Baskonia
Euroliga
Buesa Arenan irabaztera behartuta
Erredakzioa
Baskoniak CSKA gainditu beharko du asteazken honetan, laugarren partida behartu eta txapelketan bizirik jarraitzeko.
Caja Laboralek CSKA hartuko du asteazken honetan Buesa Arenan, Euroligako final-laurdenetako hirugarren neurketan. Baskoniarrek garaipena beharrezkoa dute laugarren partida behartu eta txapelketan bizirik jarraitzeko.
Moskun jokatutako aurreneko bi partidetan CSKA nagusitu zen, aise. Lehenengoan, hamaikako puntuko aldea lortu zuten moskutarrek, eta bigarrenean 22koa.
Asteazkenen zaleen babesa baliatu beharko du Caja Laboralek CSKA mendean hartzeko eta Moskun eskainitako irudi kaskarra ezabatzeko. Hori lortzeko, kontzentrazioari eta intentsitateari eutsi beharko dio Baskoniak partida osoan zehar.
eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka, asteazkenean 20:45etik aurrera.