Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Caja Laboralek Euroligako porrota ahaztu nahi du

Erredakzioa

Baskoniak La Bruixa d'Or taldearen aurka jokatuko du igande honetan (18:00etan) Buesa Arenan. Manresakoek ia ezinezkoa dute mailari eustea.

  • Manresa-Caja Laboral. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Manresa-Caja Laboral partidako irudia. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskonia Euroligatik at geratu da CSKAren aurka final-laurdenetako laugarren partida galduta. Ondorioz, talde gasteiztarrari Endesa Liga bakarrik geratzen zaio, eta igande honetan La Bruixa d’Or azken sailkatua izango du aurkari Buesa Arenan (18:00etan).

Zan Tabakek zuzentzen duen taldeak bigarren postuari eutsi nahi dio, eta liga erregularra postu horretan bukatzea edu helburu. Bi garaipeneko aldea du hirugarren sailkatua den Bartzelonarekiko.

Manresa Endesa Ligako azken sailkatua da, eta ia ezinezkoa da talde katalanak mailari eustea. Sei garaipen ditu La Bruixa d’Or taldeak, eta salbazioa bost garaipena du bost jardunaldi falta direnean.