Baskonia
Superkopa
Laboral Kutxak jokalari ohiez betetako Bartzelona izango du aurrean
Erredakzioa
Sergio Scariolok ezin izango ditu fitxaketa guztiak erabili, Adam Hanga eta Leo Mainoldi min hartuta daudelako.
-
Lampek taldekide ohien kontra jokatuko du, Bartzelonaren elastikoa jantzita. Efe.
Laboral Kutxak eta Bartzelonak jokatuko dute Superkopako bigarren finalerdian. Kataluniarren artean Baskoniako lau jokalari ohi iznago dira: Mercelinho Huertas, Brad Oleson, Joey Dorsey eta Maciej Lampe.
Gasteiztarrek etxean jokatzen dute eta finalerako txartela lortzea dute heburu nagusi.
Sergio Scariolok ezin izango ditu fitxaketa guztiak erabili, Adam Hanga eta Leo Mainoldi min hartuta daudelako.
Lesio horiek sortutako arazoari aurka egiteko, arabarrek Daniel Clark eta Thomas Kelati aldi baterako fitxatu dituzte.
Partida zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.comek 21:30etatik aurrera.