Baskonia
Euroliga
Txapelduna, Buesa Arenan
Erredakzioa
Olinpiakosek Euroligako azken bi edizioak irabazi dituzte, baina ez daude sasoirik onenean. Partida iluntzeko 20:45ean jokatuko da
Laboral Kutxak Olympiacosen aurka neurtuko ditu indarrak gaur (zuzenean, 20:30etatik aurrera), Euroligako Top 16ko laugarren jardunaldian. Gasteiztarrek azken asteetako bolada txarrarekin amaitu nahi dute, Europan jokatutako azken bi partidak galdu egin baitituzte.
Norgehiagoka garrantzitsu honetarako, Scariolok ezin izango du Adam Hanga erabili, ezker zangoko izterrean kolpea duelako.
Olympiacos talde indartsua da, izan ere, Euroligako azken bi edizioak irabazi ditu. Hala ere, talde greziarra ez dago bere momenturik onenean.
Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean, garaipen bakarra lortu eta bi porrot jaso dituzte. Ondorioz, Buesa Arenan jokatuko duten partida erabakigarria da lehen lauren artea sailkatzeko aukerei agur ez esateko.