Itxi

Baskonia

Euroliga

Heurtelek morboa jarriko dio Baskoniaren Top 16ko estreinako partidari

Erredakzioa

Ben Hansbrough estatubatuarrak debuta egingo du Ibon Navarroren taldearekin. Partida zuzenean emando dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

1:20

Laboral Kutxa Baskoniak estreinako partida jokatuko du ostiralean, aurtengo Euroligako Top 16an. Arabarrek Anadolu Efes talde turkiarraren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta, turkiarren artean, Thomas Heurtel Baskoniako jokalari ohiak debuta egingo du. Heurtelek Efesen elastikoa jantziko du orain dela egun batzuk arte bere zaleak izandakoen aurrean.

Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 21:00etik aurrera.

Azken hilabeteetan Heurtelen inguruan zurrumurru piloa izan ondoren, joko antolatzaile frantziarra Turkiara joan da eta halabeharraren kapritxoak Buesa Arenan debuta egitea ekarri du.

Arabarrentzat Euroligako bigarren faseko lehen partida izango da, eta aurkari sendoak izango dituzte Madrileko Lauko Finalean sartzeko.: Efes bera,Fenerbahce, Moskuko CSKA, Olinpiakos, Armani Milan, Unicaja edo Niznhy Novgorod.

Laboral Kutxak jokoan duen erregulartasun falta konpondu beharko du, azkenaldian bi partida jarraian ganoraz jokatzeko arazoak baitituzte. Ostiraletik aurrera, astero-astero Europako talde indartsuenetako batekin jokatu beharko dute.

Hansbroughen debuta

Ibon Navarroren taldean izango da nobedaderik, Ben Hansbrough estatubatuarrak debuta egingo baitu gasteiztarrekin. Taldeak aurtengo denboraldiak erabiltzen duen 19. jokalaria da Hansbrough. Amerikarrak Sasha Vujaciek utzitako lekua beteko du.

Buesa Arenako partidak erabakigarriak izango dira Laboral Kutxarentzat, sailkapeneko lehen postuetan sartu eta Madrilen jokatuko den Lauko Finalean egoteko.