Baskonia
Armani Milanen aurka
ZUZENEAN | Laboral Kutxa - Armani Milan, jarraitu partida hemen
Erredakzioa
Ibon Navarroren taldeak Italiako taldea hartuko du ostegun honetan, Euroligako Top 16ko bosgarren jardunaldian.
-
Ibon Navarro, Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EFE
ZUZENEAN | Laboral Kutxa - Armani Milan
Gasteiztarrek zein italiarrek garaipen bakarra lortu dute eta hiru porrot jaso. Buesa Arenako partidaren irabazleak, beraz, txapelketan aurrera egiteko itxaropenari helduko dio.
"Etxeko partida guztiak dira garrantzitsuak. Ezin dugu gehiago kale egin. Aukerak izateko inportanteena etxeko partidetan nagusitzea da. Neurketa asko geratzen dira, eta borroka luzea eta oso parekatua izango da", adierazi du Baskonia taldeko entrenatzaileak, Ibon Navarrok.
Endesa Ligan Bartzelonaren aurka lortutako garaipen handiak konfiantza eman dio Gasteizko taldeari.