Baskonia
Euroliga
Garrantzi handiko hitzordua Armani Milanen kantxan
Erredakzioa
Top16a bukatzeko hiru jardunaldi geratzen direnean, Adadolus Efes da Baskoniaren aurkaria. Bi taldeak berdinduta daude, bost garaipenekin.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak Armani Milani egingo dio bisita ostegun honetan, eta Ben Hansbrough neurketa jokatzeko prest dago. Tornike Shengelia ere bostekoan jarri ahal izango du Ibon Navarrok. Geogiako jokalaria zigortuta egon da Todorovicekin izandako liskarraren ondorioz, eta ezin izan ditu jokatu Endesa Ligako azken hiru partidak.
Garrantzi handiko hitzordua izango da Milanekoa gasteiztarrentzat Euroligako final-laurdenetako txartela eskuratzeko bidean. Top16a bukatzeko hiru jardunaldi geratzen direnean, Adadolus Efes da Baskoniaren aurkaria. Bi taldeak berdinduta daude, bost garaipenekin.
Armani Milanek Olinpiacosekin neurtuko ditu indarrak ostiralean, eta galduz gero eskura izango luke Laboral Kutxak txartela. Fenerbahceren eta Unicajaren aurka jokatuko dute Navarrorenek azken bi neurketetan.