Publizitatea
Itxi

2015/09/27

18:27

Baskonia

Fitxaketa

Laboral Kutxa Baskoniak Ioannis Bourousis fitxatu du

Erredakzioa

Pibot postuan jokatzen du, 31 urte ditu, eta 2,10 zentrimetroko altuera du. Real Madriletik dator eta denboraldi baterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.

  • Ioannis Bourousis. Argazkia: EFE

    Bourousis eta Nocioni Baskonia-Real Madril partida batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Laboral Kutxa Baskoniak Ioannis Bourousis jokalari greziarra fitxatu du. Bourousis Real Madriletik dator eta denboraldi baterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin. Guztira, 200 partida baino gehiago jokatu ditu Euroligan eta txapelketa horretako txapeldun izendatu da 2014-2015 denboraldian Real Madrilekin.

Ioannis Bourousisek 31 urte ditu, 2,10 zentrimetroko altuera du, eta pibot postuan jokatzen du. Greziako selekzioarekin Eurobasketa jokatu du, eta 11.1 puntu, 5.5 errebote eta 1,6 asistentzia eman ditu Europako Saskibaloi Txapelketan.

Baskoniaren fitxaketa berriak, AEK de Atenas, Olympiacos, Emporio Armani Milano eta Real Madril taldeetan jokatu du.

 

 

gn: justify;"> 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena