Itxi

Baskonia

Ostiralean, 20:00etan

Ustekabea ematen ari den Cedevitaren aurka arituko da Baskonia

Agentziak | Erredakzioa

Laboral Kutxak Kroazian jokatuko du Cedevita Zagreben kontra. Txapelketako ezustekoak ez du oraindik etxean irabazi.

Baskoniak Cedevita Zagreben kantxan jokatuko du, Kroazian, ostiralean 20:00etan, multzoko lidertza sendotzeko asmoz Euroligako fase erregularrean.

Kroaziako taldeak Anadolu Efesen eta Armani Milanen etxean partida garrantzitsuak irabazi ditu. Horrek hurrengo fasean egoteko atea ireki die.

Garaipen batek lehenengo postua hurbilduko lioke Baskoniari. Top 16ra igarotzeko toki pribilegiatua da hori. Cedevita Zagreben aurka Kristijan Kangur berreskuratuko du Laboral Kutxak. Bizkarrean mina izan ostean, deialdian sartu du entrenatzaileak.

Baskoniak Anadolu Efesi irabazi zion Euroligako azken partidan. Cedevitak, bestalde, ez du etxeko partidarik irabazi, Limogesen aurka (80-84).

Henry Walker hegalekoa kroaziarren berritasuna izango da. Endesa Ligan aritutako Jacob Pullen, Fran Pilepic eta Luka Zoric ere taldeko jokalariak dira. Azkena zalantza da.