Itxi

Baskonia

101-73

Laboral Kutxak aise irabazi dio RETAbet.es GBCri euskal derbia

Erredakzioa

Baskoniak 101-73 irabazi dio Gipuzkoa Basketi Buesa Arenan eta laugarren postuari eusten dio. GBC, aldiz, azken postuan dago, eta jaitsiera gero eta gertuago du.

0:28

Laboral Kutxa Baskoniak 101-73 jipoitu du RETAbet.es GBC Buesa Arenan eta euskal derbia irabazi du. Arabako taldeak Endesa Ligako laugarren postuari eusten dio, eta Gipuzkoa Basketek ia ezinezkoa du salbazioa lortzea.

Hasieratik nagusi izan da Laboral Kutxa. Perasovicek zuzentzen duen taldeak azkar hartu du abantaila markagailuan (15-5) eta Gipuzkoa Basket ezinean ibili da lehen minututik. Lehen laurdenaren amaieran hamaika puntuko desabantaila (18-7) izan du GBCk eta zazpi punturaino murriztea lortu duen arren (18-11), Baskoniak hamar puntuko abantaila eskuratu du lehen hamar minutuetan (22-12).

Bigarren laurdenean nabarmenagoa izan da Laboral Kutxaren nagusitasuna eta RETAbet.es GBCk ezin izan du ezer egin Arabako taldearen jokoa gelditzeko. Minutuak aurrera joan ahala, aldeak handitzen joan da Baskonia. 30 puntuko aldea ere lortu du Perasovicek zuzentzen duen taldeak (50-20). GBC ezinean ibili da, baina atsedenaldira iritsi orduko 25 puntura murriztu du desabantaila (50-25). Azken segundotean, ordea, Baskoniak erraztasunez saskiratzea lortu eta etxekoen aldeko 57-26ko emaitzarekin iritsi da partida atsedenaldira.

Atsedenalditik kantxara itzultzean, norgehiagokaren gidoia ez da aldatu, baina desabantaila gehiagora ez joatea lortu du Gipuzkoa Basketek. 31 puntuko aldea lortu du Baskoniak bigarren laurdenean eta hirugarren laurdena 32 puntuko abantailarekin bukatu du (79-47).

Azken laurdenerako dena erabakita egon den arren, Laboral Kutxak ehun puntuetara iristea izan du jomuga eta helburua lortu egin du. Gipuzkoa Basket, aldiz, emaitza txukuntzen saiatu da, eta aldeak pixka bat murriztu ditu. Amaieran, Baskoniarentzat euskal derbia (101-73).

Fitxa teknikoa:

101 - Laboral Kutxa Baskonia (22+35+22+22): Adams (18), Hanga (9), Davis Bertans (16), Tillie (6), Planinic (8) -hasierako bostekoa-, Bourousis (5), M.James (11), Corbacho (21), I. Diop (3), M. Diop (4).

73 - RETAbet.es GBC (12+14+21+26): Llompart (2), Vrkic (17), Dean (11), Landry (25), Doblas (2) -hasierako bostekoa-, Agbelese (5), Maiza (0), M. Soluade (5), J. Grimau (4), U. Otegui (0), Oroz (2).

Epaileak: Vicente BULTO, Carlos SÁNCHEZ MONSERRAT eta Jacobo RIAL.

cobo RIAL.

cobo RIAL.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia