Itxi

Baskonia

Igandean, 17:00etan

Laboral Kutxa, hirugarren postuaren bila

Agentziak | Erredakzioa

Perasovicen taldea finalean sartzear izan zen Fenerbahceren aurkako neurketan. Orain, Lokomotiven aurka neurtuko dituzte indarrak hirugarren postua lortzeko.

  • Baskoniako jokalariak, Fenerbahceren aurkako neurketan. Argazkia: Efe.

    Baskoniako jokalariak, Fenerbahceren aurkako neurketan. Argazkia: Efe.

Laboral Kutxak Lokomotiv talde errusiarrarekin neurtuko ditu indarrak, Euroligako hirugarren postua lortzeko.

Fenerbacehren aurkako porrotak utzitako zapore mingotsa ahaztu nahi du Velimir Perasovicen taldeak, eta horretarako ezinbestekoa dute errusiarrei gailentzea.

Lokomotiv ere finaletik kanpo geratu zen, lehen finalerdian Moskuko CSKArekin galdu ostean.

Ostiraleko neurketan egindako ahaleginak eragina izan dezake gasteiztarren errendimenduan, izan ere, luzapena eta guzti jokatu behar izan zuten.

Partida zuzenean emangio dute ETB4k eta eitb.eus-ek.

ta eitb.eus-ek.

ta eitb.eus-ek.