Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskonia bere mamu beltzari gailendu zaio, eroso, etxean (103-84)

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Martinezen taldea Belgradeko Izar Gorriari nagusitu zaio etxean eta zortzigarren posturako lehian jarraitzen du.

  • Lessort (Izar Gorria) eta Poirier (Baskonia). Argazkia: Efe.

    Lessort (Izar Gorria) eta Poirier (Baskonia). Argazkia: Efe.

Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Izar Gorriaren aurrean 8103-84), Euroligako 21. Jardunaldian jokatutako partidan. Rodrigue Beaubois jokalariak neurketa bikaina egin du: 25 puntu, horietariko 14 lehen zatian.

Garaipen honi esker, arabarrak Euroligako final-laurdenak jokatzeko aukera ematen duten postuetatik garaipen batera daude.

Beaubois frantziarra izan da Baskoniaren liderra, zazpi minutu ikusgarri egin ditu, 14 puntu sartuta. Izar Gorrian Nemanja Dngubic ondo aritu da, eta berak eutsi dio talde serbiarrari. Hala ere, ezin izan diete Jayson Grangerrri eta Beabouseri eutsi (25-13, 8. minutuan).

Pedro Martinezek egindako errotazioek bizitasuna eman diote talde gasteiztarrari. 12 eta 2ko partziala egin dute bigarren laurdenaren hasieran eta 17 goitik jarri dira. Dylan Dennisek jarraian egindako 10 puntuek alde hori handitzea saihestu dute.

Atsedenaldiaren ostean, Stefan Jankovic kanpora bota dute kirolez kontrako bi falta egiteagatik. Beauboisek nahieran jokatzen jarraitu du eta arabarrek garaipena bideratu dute. Horrela, 29. minutuan etxekoak 75 eta 57 izan dira aurretik.

Serbiarren azken ahaleginean, Ennisek taldearen ardura hartu du Janningek berriro gauzak bere lekuan jarri dituen arte (90-67, 36. minutuan).

Azkenean, garaipena Gasteizen geratu da (103-84).

 

Fitxa teknikoa

103-. BASKONIA: Granger (10), Beaubois (25), Timma (4), Malmanis (-) y Poirier (8) --hasierako boskotea--; Vildoza (2), Huertas (7), Voigtmann (6), Janning (18), Shengelia (11), Diop (-) eta Garino (12).

84-. ESTRELLA ROJA: Rochestie (9), Lazic (3), Bjelica (4), Dangubic (10) y Lessort (9) --hasierako boskotea--; Omic (6), Davidovac (10), Dobric (5), Jankovic (2), Jovanovic (4) eta Ennis (22).

Partzialak: 27-17, 26-23, 22-19, 28-25.

 

 


t="utf-8">