Itxi

Baskonia

Caja Laboral-Partizan

Ivanovic: 'Taldearen heldutasuna eta jarrera neurtzeko aproposa'

Erredakzioa

Musli eta Haislip ere Belgradora joan dira baina azken honek orkatila bihurritu zuen aurreko asteburuan eta "jokatzeko aukera eskasak" ditu Ivanovicek berak adierazitakoaren arabera.

Caja Laboralek Belgradoko Partizanen aurka jokatuko du asteazken honetan Euroligako bosgarren jardunaldiko partidan eta Dusko Ivanovicen ustez "taldearen heldutasuna eta jarrera neurtzeko aproposa" izango da.

Berdinduta heltzen dira Baskonia eta Partizan hitzordu honetara, bakoitzak bi garaipen eskuratu ditu. Baina Belgradokoek Prokom gainditu zuten azken jardunaldian eta gasteiztarrek jarraian bi porrot jaso dituzte, Khimki eta Zalgirisen aurka.

"Partida irabazi nahi badugu lasaitasuna izango da gakoa, giroak gure jokoan eragina izan ez dezan. Giroarekin gozatzea lortzen badugu, puntuak batzeko aukera izango dugu; bestela, oso zaila izango da", esan du.

Musli eta Haislip ere Belgradora joan dira baina azken honek orkatila bihurritu zuen aurreko asteburuan eta "jokatzeko aukera eskasak" ditu Ivanovicek berak adierazitakoaren arabera.