Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2017/2018 Euroligako 24. jardunaldia: Baskoniak Khimkiri irabazi dio (87-77)

  • facebook
  • twitter

Baskonia

24. JARDUNALDIA

Baskoniak Khimkiri irabazi eta zortzigarren postutik garaipen batera dago (87-77)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/03/01

Lehenengo laurdena azpitik amaitu badute ere, hurrengo bi laurdenetan etxekoak jaun eta jabe izan dira eta markagailua irauli dute.

  • Graynger eta Voigtmann defentsako lanetan. Argazkia: EFE

    Graynger eta Voigtmann defentsako lanetan. Argazkia: EFE

    Graynger eta Voigtmann defentsako lanetan. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak anekdota hutsean utzi du Khimkiren aurka jokatu duen lehen laurden txarra; izan ere, hortik aurrera atzean zein aurrean emandako erakustaldiaren bidez garaipen argia eskuratu du Euroligako 24. jardunaldian. Horrenbestez, ostegun honetan irabazitako partidak play-offetarako txartela ematen duten postuetatik garaipen bakarrera kokatu ditu gasteiztarrak, Makabiren porrotaren ostean.

Etxekoek, hasiera batean, Shvedek gidatutako talde horiaren erauntsia pairatu dute, eta lehen laurdenean atzetik bukatu dute (18-26), Vildoza eta Janningen hirukoek  markagailua itxuratu duten arren. Aitzitik, ondoren, gasteiztarrak goitik behera nagusitu dira norgehiagokan amaierara arte.

Beauboisen (16 puntu) eta Shengeliaren (15 eta 15 errebote) ekarpen erabakigarriari esker arabarrek garaipena lortu dute aurretik zituzten zazpi finaletako lehenengoan, lehen zortzien artean geratzeko borrokan. Panathinaikosen eta CSKAren aurka hartutako porroten ondoren, Baskoniak onbideari heldu dio Buesa Arenan.

Beauboisek etxekoen erasoko jokoa berpiztu du bigarren laurdenetik hasita, eta atsedenaldira heldu orduko agintzen ziren markagailuan Pedro Martinezen mutilak (44-39). Estatistika guztiak irauli dituzte, aurkariaren saskia behin eta berriro zulatuz eta errebotean garbi nagusituz. Horrek 19 puntuko aldea eman die (67-48).

Baskoniak azken laurdena sobera izan du, nahiz eta Shved bereak eta bi egiten hasi den berriro, berandu izan bada ere. Errusiarra izan da partidako saskiratzailerik nagusiena 23 punturekin. Berarekin batera Gill (21) nabarmendu da kanpotarren artean

Horrenbestez, gasteiztarrek 11 garaipen eta 13 porrotekin jarri dira sailkapenean, eta Makabiren ehizan jarraitzen dute, israeldarrek galdu egin baitute jardunaldi honetan CSKAren kontra. Gainera, Makabik Buesa Arenatik pasatu behar du.

Fitxa teknikoa:

Baskonia 87 (18+26+25+18): Huertas (13), Granger (3), Timma (5), Malmanis (-) eta Poirier (4) –hasierako bostekoa–, Voigtmann (9), Janning (6), Shengelia (15), Diop (5), Beaubois (16), Garino (8) eta Vildoza (3).

Khimki 77 (26+13+13+25): Markovic (3), Shved (23), Anderson (3), Gill (21) eta Thomas (2) –hasierako bostekoa–, Robinson (6), Monia (3), Honeycutt (11), Todorovic (2) eta Jenkins (3).

Epaileak: Ilija Belosevic (Serbia), Emin Mogulkoc (Turkia) eta Jakub Zamojski (Polonia). Todorovic (34. min) kaleratu dute faltengatik eta teknika adierazi diote Bartzokasi (27. min).

Iruzkinak

Publizitatea
Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.

Ez dago zuzenekorik

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena