Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskonia eta Makabi, aurrez aurre playoffetan sartzeko borrokan

Agentziak | Erredakzioa

Buesa Arenan garaipena lortzen badu, hurrengo fasera sailkatuko dira gasteiztarrak, eta galtzekotan, beste aukera bat izango lukete azken jardunaldian.

  • Makabik irabazi zuen joaneko partida (74-68) / EFE.

    Makabik irabazi zuen joaneko partida (74-68) / EFE.

Baskoniak Makabi Tel Aviv hartuko du Buesa Arenan, ostegunean 21:00etan, Euroligako azken aurreko jardunaldiko neurketa garrantzitsuan. Biek zortzigarren postuan bukatzea dute jokoan; playoffetarako txartela ematen duen azkena, alegia. Gasteizko harmailetan giro paregabea espero da.

Baskoniaren garaipenak matematikoki sailkatuko luke etxeko taldea, eta kanpoan utziko lituzte israeldarrak. Pedro Martinezen taldeak, gainera, gora egiteko aukerak izango lituzte, beste neurketen arabera.

Kanpokoek irabazten badute, zortzitarren postutik garaipen bakarrera kokatuko lirateke taulan, eta gasteiztarrek irabazteko beharra izango lukete azken jardunaldian Anadolu Efesen aurka.

Baskonisten entrenatzaileak jokalariak berreskuratuko ditu. Marcelinho Huertas bi aste bajan izan ostean itzuli liteke.

Makabin, Neven Spahijaren taldeak egoera txarrenean (bost porrot azken sei partidatan) egingo dio aurre denboraldiko momenturik garrantzitsuenari; ez, ordea, Pedro Martinezenak.

Pierre Jacksonek, Norris Colek eta DeShaun Thomasek osatutako kanpoko hirukoteak aginduko du Makabiren erasoan, eta hori izango da Baskoniarentzat mehatxu handiena. Alex Tyus, Jonah Bolden eta Artsiom Parakhouski jokalariek, aldiz, sendotasuna ematen diote defentsan. Horregatik, Euroligako talderik onena da Makabi Tel Aviv harrapatutako erreboteetan.