Baskonia
Seigarren jardunaldia
Maccabi-Caja Laboral Baskonia: Euroligako bidea zuzendu nahi
Erredakzioa
Gasteiztarrek bigarren itzuliari ekingo diote bi garaipen eta hiru porrot dituztela (Khimki, Zalgiris Kaunas eta Belgradoko Partizanen aurka).
Caja Laboralek Euroligako seigarren jardunaldia jokatuko du (ostegunean 20:45ean) Tel Aviveko Maccabiren aurka, Euroligan hartutako azken sei porrotak ahaztu eta sailkapena bideratzeko asmoarekin.
Khimki, Zalgiris Kaunas eta Belgradoko Partizanen aurkako porrotek ezinezkoa egin dute lehenengo postua eskuratzea eta gainera, hanka-sartze gehiagorik ez dute ahalbidetzen Top16rako sailkapena lortzeko helburuan.
Caja Laboralek jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan Nokia Arenan, Marcus Haislip barne, osatuta baitago estatubatuarra.
Ivanovicek ezin izango du, ordea, Martin Rancik erabili bere aldi baterako lan hitzarmena amaitu baitu eslovakiarrak.
Dejan Muslik Baskoniaren elastikoa jantziko du eta aulkitik ikusi ahal izango du partida. Dena den, ez du ematen jokatuko duenik.
Baskoniak Maccabi garaitu zuen Euroligako aurreneko jardunaldian hamasei puntuko aldearekin. Talde israeldarraj, baina, asko hobetu du bere jokoa orduz geroztik eta ordutik ez du partidarik galdu ez Euroligan ezta bere ligan ere.