Itxi

Baskonia

Euroliga, 7. jardunaldia

Caja Laboral-Prokom: Ezin dute kale egin

Erredakzioa

Garaipena eskuratu behar dute gasteiztarrek Top16rako txartela eskuratzeko aukerekin jarraitzeko. (asteazkenean, 20:30ean).

Caja Laboralek Poloniako Asseco Prokom hartuko du asteazken honetan Euroligako fase erregularreko zazpigarren jardunaldian. Garaipena behar beharrezko dute gasteiztarrek Top16rako sailkatzeko aukerekin jarraitzeko.

Europako txapelketan lau porrot jaso dituzte jarraian (Khimki, Zalguiris Kaunas, Partizan eta Maccabi), estreinakoz. Bi garaipen baino ez dituzte eskuratu eta horregatik hurrengo bi jardunaldietan irabazi beharra dute. Jokalari guztiak prest ditu Dusko Ivanovic teknikariak. San Emeterio, Barac eta Teletovic jokalariek erabakigarriak izan beharko dute oraingoan ere.

Asseco A multzoko azken postuan dago garaipen bakarra eta bost porrotekin. Eurentzat ere partida garrantzitsua da.