Baskonia
21:00etan
Baskoniak gaur ezin du kale egin titulua lortzeko aukerak izaten jarraitzeko
Erredakzioa
Kirolbet Baskoniak Buesa Arenan jokatuko du Endesa Ligako finaleko laugarren partida, Real Madrilen aurka. Arabako taldeak garaipena behar du bosgarren partida behartzeko.
-
Patricio Garno, Real Madril-Baskonia partida baten. Argazkia: EFE
Kirolbet Baskoniak gaur jokatuko du Real Madrilen aurka Endesa Ligako finaleko laugarren partida Buesa Arenan, 21:00etan. Arabako taldeak garaipena behar du bosgarren partida behartzeko eta Real Madril txapeldun izatea eragozteko.
Luka Doncicek, Walter Tavaresek eta Jaycee Carrollek partida bikaina egin zuten hirugarren neurketan, eta jokalari horiek geldiarazten saiatu beharko da Baskonia astearteko partidan. Horrez gain, Baskoniako jokalariek finago ibili beharko dute aurkariaren saski aurrean.
Historikoki, finalean 2-1 aurretik jarri denak lortu du titulua. Azken 10 urteetan, behintzat, hori gertatu da. Gainera, Real Madrilek badaki zer den txapeldun izatea Buesa Arenan, 2004-2005. denboraldian bertan lortu baitzuen titulua.
Baskoniak garaipena lortuz gero, bosgarren eta azken partida ostiralean jokatuko da Madrileko WiZink Center pabiloian.