Baskonia
Endesa Liga
Baskoniak bere talde teknikoa osatu beharra dauka
Erredakzioa
Sergio Valdeolmillosen eta Curro Seguraren irteeren ostean, Kirolbet Baskonia bi laguntzaile bilatzen ari da Pedro Martinezentzat.
-
Marcelinho Huertas eta Pedro Martinez. Argazkia: EFE
Kirolbet Baskoniak bere talde teknikoa osatu beharra dauka Pedro Martinez entrenatzailearen laguntzaileak ziren Sergio Valdeolmillosen eta Curro Seguraren irteeren ostean. Arabako taldea Martinez lagunduko duten teknikarien bila dabil.
Sergio Valdeolmillosek Delteco GBC taldea zuzenduko du Endesa Ligan, karguan Porfi Fisac ordezkatuz. Granadako entrenatzailea Pablo Prigioniren laguntzaile gisa iritsi zen Baskoniara eta Euroligako partida bat zuzendu zuen lehen entrenatzaile bezala, Prigionik dimititu ostean.
Bestalde, Curro Segurak Betis taldea zuzenduko du Urrezko LEB mailan. Segurak hilabete batzuk eman zituen Arabako taldean, Pedro Martinezekin batera iritsi baitzen Baskoniara.