Itxi

Baskonia

Asteazkenean 20:45ean

Caja Laboral-Lietuvos: Final-laurdenetarako sailkapena bideratu nahian

Erredakzioa

Lituaniako taldea gainditzen badute eta Panathinaikosek Unicaja mendean hartzen badu, hurrengo lau partidetan multzoko lidergoa eskuratzeko lehia izango dute arabarrek eta greziarrek.

Caja Laboralek Lietuvos Rytas hartuko du Euroligako Top16ko bigarren jardunaldian (asteazkenean 20:45ean). Garaipena lortu eta final-laurdenetako txartela bideratzea dute helburu.

Lituaniako taldea gainditzen badute eta Panathinaikosek Unicaja mendean hartzen badu, hurrengo lau partidetan multzoko lidergoa eskuratzeko lehia izango dute arabarrek eta greziarrek.

Ivanovicenek garaipena erdietsi nahi badute, ACBn azken partidotan erakutsitako irudi ahula hobetu beharko dute. Simas Jasaitis Buesa Arenara itzuliko da.