Baskonia
Larunbatean 18:00etan
Caja Laboral-Unicaja: Krisia atzean utzi nahi dute gasteiztarrek
Erredakzioa
Dusko Ivanovicen taldea ez dago sasoi onean, argi eta garbi. Lehentasuna garaipena lortzea da, joko ona egitea bigarren maila batean geratuko da.
Caja Laboralek Unicaja hartuko du larunbat honetan Buesa Arenan (18:00) Ligako 19. jardunaldiko neurketan. Bolada onari amaiera ematea du helburu Baskoniak, ACBko azken bederatzi partidetan sei porrot jaso baititu.
Dusko Ivanovicen taldea ez dago sasoi onean, argi eta garbi. Asteazkenean Lietuvosen aurka jokatutako Euroligako partidan porrota jaso zuen 86-89.
Lehentasuna garaipena lortzea da, joko ona egitea bigarren maila batean geratuko da. Ivanovicek jokalari guztiak prest izatea espero du.