Baskonia
Euroliga
Europar astea
eitb.eus
Baskoniak Euroligako bi partida izango ditu aste honetan: gaur asteazkena, Olinpia Milanen aurka, eta ostiralean, Panathinaikosen aurka. Europan duen bolada txarrari buelta ematea izango du helburu.
-
Kirolbet Baskonia
Kirolbet Baskoniak Euroligako bi partida izango ditu aste honetan. Gasteizko taldeak gaur asteazkena emango dio hasiera europar aste honi, Milanen, Olinpia Milanen aurka, eta, ondoren, ostiralean jokatuko du bigarren partida, Buesa Arenan, Panathinaikosen aurka.
Velimir Perasovic gaur asteazkena estreinatuko da Euroligan, 20:45ean, Olinpia Milanen aurkako partidan. Milango taldeak 7 partida jokatu eta 5 irabazi ditu, eta espero zituen baino emaitza positiboagoak lortu ditu.
Bigarren partidan, aldiz, ostiralean, 20:30ean, Panathinaikos taldea izango dute aurkari, Buesa Arenan.