Itxi

Baskonia

Ostegunean 20:45

Ivanovic: 'Lietuvos gainditzeko gai izan behar dugu'

Erredakzioa

Jokalariei dena emateko eskatu die teknikariak partida irabazi ahal izateko. Gasteiztarrak, Lietuvos eta Panathinaikos berdinduta daude sailkapen nagusian, hiru garaipenekin.

Caja Laboralek Lietuvosen kontra jokatuko du ostegun honetan Lituanian (20:45) Top16ko 6. jardunaldiko partidan. Dusko Ivanovicek jakin badaki ''garrantzi handiko'' neurketa dela eta Baskonia ‘talde handia’ izanda Lietuvos ''gainditzeko gai izan behar'' duela adierazi du.

Mirza Teletovic eta Pape Sow jokalariak ez daude %100ean (tendinitisa belaunean eta bronkitisa, hurrenez hurren) baina taldearekin bidaiatu dute eta ikusteke dago partida jokatuko duten. “Baina ez dugu arazo fisikoetan pentsatu behar”, adierazi du Ivanovicek. Jokalariei dena emateko eskatu die teknikariak partida irabazi ahal izateko.

Bere esku dauka Baskoniak final-laurdenetarako txartela eskuratzea. Gasteiztarrak, Lietuvos eta Panathinaikos berdinduta daude sailkapen nagusian, hiru garaipenekin.