Baskonia
Larunbatean, 19:30etan
Fuenlabrada-Caja Laboral: Batista bere talde ohiaren aurka arituko da
Erredakzioa
Partida oso berezia izango da uruguaitarrarentzat, aurrenekoz jokatu baitu orain dela gutxi bere taldekideak izan zirenen aurka.
Dusko Ivanovicenek Pape Sowren zalantza dute, neumoniak jota da eta azken bi neurketak (CAI Zaragoza eta Power Valentzia) ezin izan dite jokatu. Gainerako jokalari guztiak prest dira.
Partida oso berezia izango da Esteban Batistarentzat, aurrenekoz jokatu baitu orain dela gutxi bere taldekideak izan zirenen aurka.
Uruguaitarrak urtarrilean heldu zen Caja Laboral Baskoniara taulapeko jokoa indatzeko eta oraindik ez ditu Dusko Ivanovicen eskemak barneratu eta Fuenlabradan lortutako zenbakietatik urrun samar dago.
Brad Olesonentzat ere berezia izango da, ACB-n ezagutzera emateko aukera eman zion taldearen aurka arituko baita.
Baskoniarrek etxetik at lortutako azken garaipena urtarrilaren 9an izan zen. Orduko hitzordu hartan Lagun Aro hartu zuten mendean, Batistaren debutaren egunean, hain zuzen ere.