Itxi

Baskonia

Asteartean 21:30ean

Maccabi-Caja Laboral: Hirugarren partida erabakigarria izan daiteke

Erredakzioa

Gasteiztarrek kantxa faktorea berreskuratu nahi dute Israelgo taldearen aurka, Lauko Finalera heltzeko erabakigarria izan baitateke norgehiagoka.

Caja Laboralek Euroligan jarrita du burua, Tel Aviveko Nokia Arenan partida garrantzitsua jokatuko dutelako. Arabarrek garaipena bilatuko dute kantxa faktorea berreskuratzeko, Lauko Finalera sartzeko aukerak izaten jarraitzeko.

Dusko Ivanovicek Stanko Barac erreserbatu egin zuen Menorcaren aurkako norgehiagokan eta Kroaziako pibotak lan mordoa egin beharko du taul azpian. Baracen lana erabakigarria izan daiteke, Maccabik gizon indartsuak dituelako barnean. Adibide argia, Schortsanitisek bigarren partidan egin zuen lan erabakigarria izan zen eta Baskoniako entrenatzaileak neurriak hartu nahi ditu berriro gerta ez dadin.

Partida erabakitzeko kontuan hartu beharko da gasteiztarrek hiruko marratik at izango duten portzentzaia. Lehen norgehiagokan erabakigarria izan zen arabarren lana urruneko jaurtiketetan eta kanporaketan ehuneko 50eko poprtzentaia mantendu dute. San Emeterio, Logan eta Teletovic sasoi onean egon beharko dira hiruko saskiraketak lortzeko.