Itxi

Baskonia

Lauko Finalera bidean

Asteartean, Euroligako play offetako lehen borroka

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek Moskun hasiko dute CSKAren aurkako kanporaketa, apirilaren 16an, 19:00etan. Etxeko lehen partida, kanporaketako hirugarrena, apirilaren 24an jokatuko dute, 20:30ean.

  • CSKAren aurkako partida bateko irudia

    CSKAren aurkako partida bateko irudia. Argazkia: Efe.

Fase erregularra bukatuta, Euroligak playoffetako partiden ordutegiak iragarri ditu. Irabazleak Lauko finalerako sailatuko dira.

Kirolbet Baskoniak Aste Santuko asteartean eta ostegunean jokatuko ditu kanporaketako lehen bi partidak, Moskun. Hirugarrena eta laugarrena Buesa Arenan izango dira, apirilaren 24an eta 26an, eta bosgarrena, Moskun, maiatzaren 1ean.

LEHEN PARTIDA

CSKA Mosku - Kirolbet Baskonia Apirilak 16, 19:00etan

BIGARREN PARTIDA

CSKA Mosku - Kirolbet Baskonia Apirilak 18, 19:00etan

HIRUGARREN PARTIDA

Kirolbet Baskonia - CSKA Mosku Apirilak 24, 20:30ean

LAUGARREN PARTIDA (beharrezkoa balitz)

Kirolbet Baskonia - CSKA Mosku Apirilak 26, 20:30ean

BOSGARREN PARTIDA (beharrezkoa balitz)

CSKA Mosku - Kirolbet Baskonia Maiatzak 1, 19:00etan