Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskonia, Gasteizko Lauko Finalera eraman dezakeen kanporaketari ekiteko prest

Erredakzioa

Kirolbet Baskoniak gaur jokatuko du CSKAren aurka Euroligako final-laurdenetako kanporaketako lehen partida. Neurketa 19:00etan hasiko da.

0:54
Baskonia

Kirolbet Baskoniak gaur ekingo dio CSKA Moskuren aurka jokatuko duen Euroligako final-laurdenetako kanporaketari, 19:00etan. Baskoniaren ametsa Lauko Finalerako txartela eskuratzea da, aurten Gasteizen jokatuko baita.

Arabako taldeak Moskun jokatuko ditu kanporaketako lehen bi partidak, eta hirugarren neurketa Buesa Arenan jokatuko da. Laugarren norgehiagoka behar izanez gero, hori ere Gasteizen jokatuko da.

Velimir Perasovic entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Matt Janning. Bost aste eman ditu jokatu ezinik, min hartuta egon baita. Shengeliak eta Garinok ere oraintsu gainditu dituzte lesioak. Taulapean egon daiteke gakoa, baita Arabako taldeak bikain egiten dituen abiadura handiko trantsizioetan ere.

Baskoniak 2005. urtetik ez du Moskun irabazi CSKAren kontra. Gainera, play-offetan, talde errusiarrak ez du porrotik jaso etxean. CSKA Mosku final-laurdenetako kanporaketa guztietan egon diren bost taldeetako bat da, Euroligak egungo formatua duenetik.