Itxi

Baskonia

Ofiziala

Michael Eric, Baskoniaren lehen fitxaketa

Erredakzioa

Nigeriako jokalariak Kirolbet Baskoniarekin sinatu du hurrengo bi denboraldietarako. Eric ligako jokalari ohia da; izan ere, Bilbao Basketen jokatu zuen 2016/17 denboraldian.

  • Michael Eric. Argazkia: Baskonia

    Michael Eric. Argazkia: Baskonia

Michael Eric Kirolbet Baskoniaren lehen fitxaketa ofiziala da 2019/20 denboraldirako. Nigeriako jokalariak hurrengo bi denboraldietarako sinatu du.

31 urte eta 2, 10 metroko jokalariak Turkiako Darussafakan jokatuko aurreko denboraldian, bertan Euroliga jokatu du.

Eric Endesa Ligako jokalari ohia da; izan ere, Bilbao Basketen jokatu zuen 2016/17 denboraldian, 9,5 puntu eta 5,6 erreboteko batezbestekoarekin.