Itxi

Baskonia

Euroliga, 28. jardunaldia

Baskoniak beste aurrera pauso bat eman nahi du gaur Alba Berlini irabaziz

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek asteko bigarren partida jokatuko dute Europan, asteazkenean Munichen aurka garaipena garrantzitsua lortu ostean.

  • Alba Berlinen eta Baskoniaren arteko aurreko partidako irudia

    Alba Berlinen eta Baskoniaren arteko aurreko partidako irudia. Argazkia: Efe.

Baskoniak Euroligako sailkapenean gora egin nahi du eta horretarako Alba Berlin taldeari gailendu beharko zaio gaur (21:00etan, Buesa Arenan), lehiaketako 28. Jardunaldian.

Aste honetan bigarrenez jokatuko dute gasteiztarrek Euroligan, Munichen garaipen garrantzitsua lortu ostean. Baskoniak playoffetako postuak begiz jota ditu, aurkari zuzenek aurreko jardunaldian jasotako porrotei esker.

Aito Garcia Renesesek zuzendutako talde alemaniarra sentsazio onekin iritsiko da Gasteizera, Bartzelonarekin 80 eta 84 galdu arren. Partida horretan gauzak oso zail jarri zizkieten kataluniarrei, Luke Sikma jokalariak egindako partida bikainari esker.

Arabarrek Berlindarrek baino bi garaipen gehiago dauzkate sailkapenean, baina Alba Baerlinek etxetik kanpo lortu ditu bere azken lau garaipenak, eta hori kontuan izateko datua da. Baskoniaren aurka jokatutako joaneko partidan jaun eta jabe izan ziren, eta 81-57 irabazi zuten.