Baskonia
Superkopa Endesa finala
Caja Laboral eta Bartzelona Superkoparen bila
ERREDAKZIOA
Dusko Ivanovicenak erraztasunez gailendu zitzaien Fotis Katsikarizen taldeari. Bibotarrak bigarren zatira arte ez ziren jokoan sartu.
-
Oleson Bizkaia Bilbao Basket eta Caja Laboralek jokatutako final-aurrekoetan. Argazkia: EFE.
Caja Laboral Bartzelonarekin lehiatuko da gaur arratsaldeko 18:00etan Endesa Superkopako finalean, atzo Bizkaia Bilbao Basketi 88 eta 93 irabazi ondoren.
Bartzelona, gasteiztarren aurkaria, Real Madril irabazita lortu du finalerako pasea Bilbao Arenan jokatu zen beste final-aurrekoan lau puntuko errenta lortuz (74-70). Xavi Pascualen taldeak azken lau minututan lortu zuten norgehiagoka irabaztea, 14-5eko partziala eginda. Katalanek iaz Gasteizen lortutako titulua berresten saiatuko dira.
Baskonia da Superkopako edizio guztietan aritu den talde bakarra eta baita titulu gehien dituena. Gainera lortutako lau tituluak jarraian eskuratzea lortu zuen 2005 eta 2008 urte bitartean. Bartzelonak hiru ditu, Superkopa jokatu zen lehenengo urtean erdietsi zuena (2004) eta azken bi edizioetan lortutakoak (2009 eta 2010).
Orain arte bi taldeak finalera heldu eta kopa lortu dute, baina aurten bata bestearen kontra arituko direnez ezin izango da egoera errepikatu. Bilbon jokatu zen azken Superkopa 2007. urtean izan zen eta Baskoniak irabazi zuen Bilbao Basket anfitrioiari gailenduz.
Superkopako palmaresa (2004-2011): Urtea Egoitza Txapelduna Finalista Emaitza
2004 Malaga Bartzelona Real Madril 76-75
2005 Granada Baskonia Granada 61-55
2006 Malaga Baskonia Unicaja 83-78
2007 Bilbo Baskonia Bilbao Basket 85-73
2008 Zaragoza Baskonia CAI Zaragoza 86-85
2009 Palmas Bartzelona Real Madril 86-82
2010 Gasteiz Bartzelona Valentzia 83-63
2011 Bilbo Finalistak: Baskonia eta Bartzelona.