Itxi

Baskonia

Ostiralean

400 zalek ikusiko dute zuzenean Baskonia - Real Madril partida Buesa Arenan

eitb.eus

Euroligako neurketa ikusteko zozketa batean sartu beharko dira talde gasteiztarraren abonatuak.

  • Buesa Arenan berrio ere zaleak

    Buesa Arenan berrio ere zaleak

TD Systems Baskonia taldeak zaleekin Buesa Arena pabiloiako harmailetan egingo du debuta Euroligan. 

Partida ostiralean jokatuko da gaueko 21:00etan eta aurkaria Real Madril izango da.

Guztira 600 pertsonentzat ematen du baimena Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Euroligako protokolak, aldiz, esaten du 200 pertsona behar direla ekitaldiaren antolakuntzarako, tartean, jokalariak, teknikariak, epaileak, telebistako langileak, segurtasuna, garbiketako jendea...

Beraz, 400 sarrera izango dira zaleentzat, 200 enpresetako abonatuentzat eta beste 200 abonatu partikularrentzat.

Euroligako neurketa ikusteko zozketa batean sartu beharko dira talde gasteiztarraren abonatu horiek.