Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Shengeliaren CSKAren aurka jokatuko du gaur

eitb.eus

Partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Radio Vitoriak zuzenenean eskainiko du.

  • Shengelia

    Shengelia

TD Systems Baskoniak Tornike Shengela izango du aurrean gaur.

Georgiako jokalariak Moskuko CSKAn jokatzen du eta gaur gasteiztarren eta Errusiaren arteko neurketa dago Euroligan arratsaldean, 18:00etan, Megasport Arena pabiloian.

Bi taldeen arteko 42. partida izango da Euroligan, horietatik 31 irabazi ditu Moskuko taldeak eta 10 Gasteizkoak. Gainera, Baskoniak garaipen gehienak etxean lortu ditu, Errusian bi aldiz bakarrik erdietsi baitu garaipena.

Neurketa honekin CSKA Moskuk bere 500. partida jokatuko Euroligan marka berria ezarriz.

FITXA TEKNIKOA

CSKA MOSKU: James, Hilliard, Kurbanov, Shengelia eta Milutinov --hasierako ustezko biostekoa--; Hackett, Strelnieks, Voigtmann, Clyburn, Bolomboy, Antonov eta Ukhov.

TD SYSTEMS BASKONIA: Vildoza, Dragic, Giedraitis, Polonara eta Jekiri --hasierako ustezko biostekoa--; Peters, Henry, Diop, Fall, Sedekerskis, Raieste eta Kurucs.

Epaileak: Boltauzer, Zamojski eta Udyanskyy.

Pabiloia: Megasport Arena.

Ordua: 18.00

8. jardunaldia

Osteguna

CSKA Mosku 18:00 TD Systems Baskonia

Olinpiakos Piraeus 20:00 Alba Berlin

Maccabi Fox Tel Aviv 20:05 Zalgiris Kaunas
 
Bartzelona 21:00 Fenerbahce Istanbul

Ostirala

Khimki Mosku 18:00 Olimpia Milan

Estrella Roja 19:00 Real Madril

Panathinaikos 20:00 Anadolu Efes Istanbul

FC Bayern Munich 20:30 Valentzia Basket

Asvel Villeurbanne 11 20:45 Zenit San Petersburgo