Itxi

Baskonia

jardunaldi bikoitza

Aste garrantzitsua TD Systems Baskoniarentzat Euroligan

eitb.eus

Gaur Fenerbahceren aurka jokatuko dute eta ostegunean Panathinaikosen kontra, biak Buesa Arenan eta zuzenean Radio Vitorian.

  • CSKA - Baskonia partidaren irudia

    CSKA - Baskonia partidaren irudia

Aste honetan Euroligan jardunaldi bikoitza izango da. Beraz, TD Systems Baskoniarentzat partida garrantzitsuak dira sailkapenean berriro gora egiteko hiru porrot jarraian eta gero, Bartzelonaren, Villerbauneren eta Moskuko CSKAren aurka.

Gasteiztarrek Fenerbahce taldea hartuko dute gaur iluntzeko 20:30ean. Igor Kokoskovren taldean nabarmentzekoa dira Jan Vesely pibot txekiarra eta Lorenzo Brown hegalekoa besteen taldekideen gainetik. Turkiako taldearen aurka jokatutako azken bost partidak galdu egin ditu Dusko Ivanovicen taldeak, baina aurten ez du aurreko urteko indarra eta aukera ona izan daiteke garaipena Gasteizen geratzeko,

Ostegunean asteko bigarren hitzordua Euroligarekin, Panathinaikosek Buesa Arenan jokatuko du (20:30).

FITXA TEKNIKOA

TD SYSTEMS BASKONIA: Vildoza, Dragic, Giedraitis, Polonara y Jekiri --hasierako ustezko bostekoa--; Peters, Henry, Diop, Fall, Sedekerskis, Raieste eta Kurucs.

FENERBAHÇE: Westermann, Brown, Ulanovas, Duverioglu y Vesely --hasierako ustezko bostekoa--; Hamilton, Mahmutoglu, Biberovic, Barthel, Pierre, Eddie eta Muhammed.

Epaileak: Lamonica, Difallah eta Vilius.

Pabiloia: Buesa Arena.

Ordua: 20.30h