Itxi

Baskonia

Euroliga

Shengeliak lider moduan bisitatuko du gaur Buesa Arena

EITB MEDIA

CSKA Mosku Euroligako lehen postuan da 14 garaipen eta 3 porrotekin. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da 21:00etatik aurrera Radio Vitorian.

  • Tornike Shengelia (CSKA Mosku)

    Tornike Shengelia (CSKA Mosku). Argazkia: EFE

TD Systems Baskoniak ezustekoa eman nahi du gaur CSKA Mosku liderraren aurka Euroligako 18. jardunaldian. Partida Buesa Arenan jokatuko da gaueko 21:00etan eta zuzenean jarraitu ahal izango Radio Vitorian.

Asteartean, talde gasteiztarrak porrota jaso zuen Alba Berlinen aurka 95-91, bere egunean koronabirusagatik atzeratu zen Euroligako bosgarren jardunaldiko partidan.

CSKA Mosku Euroligako lehen postuan da 14 garaipen eta 3 porrotekin, beraz, erronka zaila izango dute Dusko Ivanovcen gizonek, baina irabazi behar dute zortzigarren postutik gertu jarraitzeko.

Tornike Shengelia Gasteizera itzuliko da sei urte Euskadiko hiriburuan egon eta gero. Baina Georgiako jokalaria ez da Baskoniako jokalari ohi bakarra Errusiako taldean, gaur Buesa Arenan Mike James joko-antolatzaile estatubatuarra, Johannes Voigtmann pibot alemaniarra eta Darrun Hilliard eskolta izango dira ere. Azken honek joaneko partidan 31 puntu egin zizkion Ivanovicen taldeari CSKAren garaipenean (89-86).

Bi taldeek 43 partida jokatu dituzte elkarren aurka Euroligan, gasteiztarrek 10 irabazi dituzte eta errusiarrek 32.

FITXA TEKNIKOA

TD SYSTEMS BASKONIA: Henry, Vildoza, Giedraitis, Sedekerskis y Jekiri --ustezko hasierako biostekoa--; Raieste, Diop, Fall, Peters, Dragic, Polonara eta Kurucs.

CSKA MOSKU: James, Hilliard, Kurbanov, Shengelia eta Milutinov --ustezko hasierako biostekoa--; Bolomboy, Antonov, Strelnieks, Voigtmann, Lopatin eta Umrikhin.

Epaileak: Lamonica, Pukl eta Bissang.

Pabiloia: Buesa Arena.

Ordua: 21.00