Baskonia
9. jardunaldia
Unicaja-Caja Laboral: Maila neurtzeko aukera Martin Carpenan
Erredakzioa
Endesa Ligako hirugarren postua jokoan egongo da larunbat honetako norgehiagokan (19:00etatik aurrera).
-
Nemanja Bjelica, Caja Laboraleko jokalaria. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Unicajari egingo dio bisita larunbat honetan eta partida horretan Endesa Ligako hirugarren postua egongo da jokoan.
Azterketa egokia izango da Baskoniarentzat bere benetako maila ezagutzeko. Orain arte sei garaipen lortu ditu taldeak, baina jokoa ez da ona izan eta Dusko Ivanovicek ez ditu aukera guztiak ustiatu.
Mirza Teletovic izan da jokalaririk erabakigarriena aurreneko zortzi jardunaldi hauetan eta azkenengoetan San Emeterio lagun izan du.