Itxi

Baskonia

Finalerdiak

Bartzelona eta Baskonia, Kopa finalaren bila

L.E.A. | EITB MEDIA

Ivanovicen taldeak, egungo liga txapeldunak, finalean sartu nahi du bere zazpigarren Kopa irabazteko. 12 urte dira gasteiztarrek titulua azken aldiz irabazi zutenetik.

0:59
TDS Baskoniak Joventut kanporatu du final-laurdenetan

Bartzelona eta TDS Baskonia Errege Kopako finala jokatzeko bigarren txartelagatik lehiatuko dira (19:00etan), Madrileko WiZink Center kantxan. Aurrean lehen finalerdia jokatuko duten Real Madril edo Lenovo Tenerife izango dute.

Kataluniarrek espero baino lan handiago izan zuten Unicaka final-laurdenetan kanporatzeko. Lehen zatian 20 puntu atzetik ere izan ziren, eta azken minutuetan neurketa kontrolpean zutela bazirudien ere, azkenean luzapenera jo behar izan zuten andaluziarrak kanporatzeko (103-93). Sarunas Jasikeviciusen taldeak ez zuen orain arteko maila ona eman.

Orain, finalerdietan, 2018ko eta 2019ko txapeldunak jakin badaki Baskonia gainditzeko jokorik onena egin beharko duela.

Dusko Ivanovicen taldeari dagokionez, arazo handirik gabe kanporatu zuten Joventut final-laurdenetan (96-87). Henryren eta Vildozaren sasoia aprobetxatuta, eta Giedraitisen eta Polonararen ausardiarekin, goi-mailako finalerdia aurreikusten da.

Fitxa teknikoa

BARÇA: Calathes, Higgins, Kuric, Mirotic y Davies --posible quinteto inicial--; Westermann, Hanga, Bolmaro, Smits, Pustovyi, Oriola, Martínez eta Badio.

TD SYSTEMS BASKONIA: Henry, Sedekerskis, Giedraitis, Peters y Jekiri --posible quinteto inicial--; Polonara, Fall, Vildoza, Dragic, Raieste, Diop eta Kurucs.

PABILIOIA: WiZink Center.

ORDUA: 19.00etan.