Baskonia
Ostegunean 20:45ean
Cantu-Caja Laboral: Baskoniak gertuago izan nahi du Top16a
Erredakzioa
Ivanovicen taldea A multzoko liderra da lau garaipen eta bi porrotekin. Azken partida izango da Drogan Dragicentzako Baskoniaren elastikoarekin.
-
Baskonia-Cantu, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Canturi egingo dio bisita ostegun honetan Euroligako neurketan (20:45ean). Euroligako bigarren faserako txartela eskuratzeko partida erabakigarria izan daiteke. Katsikarisek bostekoa osatzeko zailtasunak izango ditu: Reggie Williamsek taldea utzi du dagoeneko eta Milko Bjelica lesionatuta dago.
Azken partida izango da Drogan Dragicentzako Baskoniaren elastikoarekin. NBAn lortutako akordioaren ondorioz, Houston Rocketsera itzuliko da. Kevin Seraphinentzat ere azkena izan daiteke. Washington Wizards taldearen deiaren zain dago jokalaria.
Caja Laboral A multzoko liderra da lau garaipen eta bi porrotekin. Cantuk ez du etxean porrotarik jaso, baina partida honetan dauka Top16rako sailkatzeko aukerei eusteko azken aukera.