Baskonia
Igandean (12:30)
Caja Laboral-Lagun Aro: Defentsa onena eta txarrena, aurrez aurre
Erredakzioa
Baskoniak Sito Alonsoren taldea hartuko du igande honetan Endesa Ligako 10. jardunaldiko neurketan.
-
Andy Panko, Lagun Aroren jokalaria (ezkerra). Argazkia: EFE
Caja Laboralek Lagun Aro hartuko du igande honetan Endesa Ligako 10. jardunaldiko partidan (12:30ean). Aurrez aurre, ligako defentsarik onena eta txarrena izango dira.
Derbira ez da unerik onenean heltzen Baskonia, baina Dusko Ivanovicen taldea da puntu gutxien jasotzen dituena. Partida bakoitzean batezbesteko 66,7 puntu sartzen ditu Caja Laboralen aurkariak. Bigarren postuan Regal Bartzelona dago (66,8).
Sito Alonsoren Lagun Aro, ordea, sailkapen horretako azken postuan dago. Gipuzkoarren batezbestekoa 79,4koa da.