Itxi

Baskonia

Euroleague

Caja Laboral-Nancy (90-55): Gasteiztarrek aise irabazi dute neurketa

ERREDAKZIOA

Batum gabe, Baskonia jaun eta jabe izan da kantxan eta neurketa arazo gabe irabazi du. Frantziarrak markagailua txukuntzen saiatu diren arren, azken laurdena soilik erdietsi dute.

  • Caja Laboral Nancyren aurka. Argazkia: EFE.

    Caja Laboral Nancyren aurka. Argazkia: EFE.

Caja Laboral nagusi izan zen hasieratik eta emaitza bikoiztea lortu zuen Teletovicen saskiratzeei esker, lehen laurdenean 11 puntu eginez (22-11). Ezinean aritu ziren frantziarrak eta bakarkako jokaldietara behartu zuten euren burua. Lehen laurdenean, Gregori izan zen puntuak lortu zituen bakanetakoa, hamaikatik zazpi.

Nahiz eta markagailuan goitik egon, Ivanovicek hutsak zuzendu eta neurketa erabat kontrolatu nahi zuen. Akatsak arteztuz markagailuko aldea handitzen joan zuten eta atsedenaldira 21 puntuko aldearekin heldu ziren gasteiztarrak. Teletovic maisuki aritu zen eta 42 puntuetatik 22 egin zituen.

San Emeterio berriro itzuli zen Baskoniaren kantxara, lesioa gainditu ostean eta entrenamendu falta sumatu bazitzaion ere, taldeari garaipenaren bidean lagundu zion, besteak beste, hiru hiruko sartuta.

Kanpoko jokoa erabakigarria izan zen. Nancyk neurketa galduta zuela ikusita, markagailua txukundu nahi zuen eta azken laurdena etxeko taldea baino askoz hobeto hasi zuen, 0-12ko partziala lortuz. Heurtelek hautsi zuen frantziarren bolada ona eta norgehiagokaren bukaera arte Caja Laboral aurretik jarri zuen. Frantziarrek azken laurdena irabaztea besterik ez zuten lortu.

Fitxa teknikoa
90 - Caja Laboral (22+20+29+19):
Prigioni (6), Ribas (2), N. Bjelica (5), Teletovic (22), Dorsey (4) -hasierako bostekoa-, San Emeterio (13), Golubovic (3), Heurtel (11), Oleson (14), M. Bjelica (10).
55 - Sluc Nancy (11+10+9+25): Linehan (3), Schuler, Gregory (15), Akingbala (4) -hasierako bostekoa-, Grant (2), Badiane (5), Sylla (10), Grant (2), Amagou (6), Moerman (6), Thalien (2).
Epaileak: Lamonica (ITA), Jasevicius (LIT), Silva (POR). Kanporaketarik gabe.