Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Caja Laboral-Regal Bartzelona (71-60): Garaipen handia Iradier Arenan

Erredakzioa

Endesa Ligako liderra menderatu du Baskoniak partida bikaina burututa. Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldea aurkaria baino gehiago izan da momentu oro.

  • Caja Laboralek 71-60 irabazi dio Regal Bartzelonari. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak garaipen handia lortu du Iradier Arenan Endesa Ligako liderra den Regal Bartzelonaren aurka (71-60).

Etxeko taldeak bikain ekin dio partidari. Baskonia gogor atera da defentsan eta asmatu egin du erasoan. Bartzelona eroso ez egotea lortu dute gasteiztarrek eta horren irudi lehen hamar minutuen bukaeran eman den emaitza; 17-8 Caja Laboralen alde.

Bigarren laurdenean norgehiagoka berdindu egin da, baina momentu guztian Baskoniak agindu du markagailuan. Bartzelonak aldeak murriztea lortu du nahiz eta Baskoniak abantaila polita, zazpi puntukoa, eraman duen atsedenaldira (29-22).

Atsedenalditik bueltan Baskoniari askoz gehiago kosta zaio Bartzelonaren erasoak eragoztea. Dusko Ivanovicen taldeak ez du aurreko laurdenean lortutako zazpi puntuko abantaila mantentzea lortu, baina laurdena bost puntuko abantailarekin bukatu du (51-46).

Azken laurdeneri ere bikain ekin dio Caja Laboralek. Arabako taldea indartsu kantxaratu da eta ez dio Bartzelonari markagailuan gerturatzen utzi. Laurden guztian zehar etxeko takdearen abantaila ez da zazpi puntutik jaitsi eta horrenbestez garaipena lortu du Baskoniak 71-60ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

71 - Caja Laboral (17+12+21+20): Prigioni (10), Ribas (7), San Emeterio (8), Teletovic (16), Golubovic (2)-hasierako bostekoa-, Heurtel (4), Oleson (7), N. Bjelica, M. Bjelica (17), Dorsey.

60 - Regal Bartzelona (8+14+24+14): Huertas (12), Navarro, Mickeal (5), Lorbek (10), Vazquez (12)-hasierako bostekoa-, Sada, N'Dong, Eidson (15), Wallace, Rabaseda, Perovic (6).

Epaileak: Pizarro, Garcia Ortiz, Peruga.