Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Baskonia

Ostegunerako Bilbon

Taldea 'animikoki prest' egotea espero du Pablo Prigionik

Erredakzioa

Aurreko astean porrot mingarria jaso zuen Baskoniak Gescrap Bizkaiaren aurka. Euroligako partida galdu eta txapelketatik at geratu ziren. Oraingoan Ligan neurtuko dituzte indarrak.

  • Pablo Prigioni (ezkerra). Argazkia: EFE

    Pablo Prigioni (ezkerra). Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaiak eta Caja Laboralek indarrak neurtuko dituzte ostegun honetan, oraingoan Endesa Ligako partidan (22:00etan). Baskoniak porrot mingarria jaso zuen aurreko astean Bilbao Arenan partida galdu eta Euroligatik kanpo geratzean.

Ostegunerako taldea "animikoki prest" egotea espero du Pablo Prigioni joko-antolatzaileak eta berriro lehiatu ahal izateko "bultzada animikoa" behar dutela aitortu du.

Euroligako trantze latza hori gainditzeko "talde lana" beharrezkotzat jo du argentinarrak. Porrota ahaztu behar dutela adierazi, baina partida horretan egindako akatsak ondo aztertu behar dituztela azpimarratu du.