Publizitatea
Itxi

2021/05/05

20:38

Baskonia

NBA-RA

Luca Vildozak Baskonia utzi du New York Knicksen jokatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Argentinarrak laster sinatuko du NBAko taldearekin, Baskoniaren elastikoarekin lau denboraldi eta 228 partida ofizial jokatu ostean.

0:21
Luca Vildoza baloiaren bila, partidako azken saskiratzean
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Luca Vildozak TD Systems Baskonia utzi du NBAko New York Knicks taldean jokatzeko. Klubak eta jokalariak bi aldeak lotzen zituen kontratua etetea adostu dute asteazken honetan.

Argentinarrak lau urte eman ditu Baskonian, guztira 228 partida ofizial jokatu dituelarik. Arabako taldeak 2029-2020 denboraldiko Endesa Liga irabazi zuen finaleko azken partidan Vildozak saskiratze erabakigarria sartuta.

Prentsa ohar baten bidez, Baskoniak eskerrak eman dizkio Vildozari lau urte hauetan egin duen lanagatik eta taldeari eman dion guztiagatik. Gainera, onena opatu dio arlo pertsonalean zein profesionalean.

2017an Quilmes taldetik Baskoniara iritsi zenetik Vildozak 115 partida jokatu ditu Endesa Ligan, partidako batez beste 8,5 puntu, 3 asistentzia eta 9 puntuko balorazioa erdietsita. Europan 106 norgehiagoka jokatu ditu, partidako batez beste 8,1 puntu lortuta eta 3,2 asistentzia emanda.

Jokalariaren inguruko iturriek diotenez, argentinarrak lau urterako kontratua sinatuko du New York Knicksekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;