Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniaren eta Joventuten arteko partida maiatzaren 11n jokatuko da

A. B. E. | EITB Media

Arabako taldeko kideei egin zaizkien covid-19 koronabirusa antzemateko froga osagarrietan emaitza positibo bakarra egon da, eta ACBk maiatzaren 11n jokatuko dela erabaki du.

  • Baskonia - Joventut

    Kopako Baskonia-Joventut partidako irudia. Argazkia: EFE

Larunbat honetan jokatzekoa zen Endesa Ligako 36. jardunaldiko Baskoniaren eta Joventuten arteko partida atzeratu egin zen, talde gasteiztarrean antzeman ziren covid-19 kasuengatik.

Hala ere, ostiral honetan Baskoniako kideei covid-19a antzemateko froga osagarriak egin dizkiete, eta emaitza positibo bakarra egon denez, Baskonia-Joventut partida maiatzaren 11n jokatuko dela (18:30ean) erabaki du Saskibaloiko Kluben Elkarteak.