Itxi

Baskonia

Igandean 12:30ean

Kanaria Handiaren aurka estreinatuko du Baskoniak Buesa Arena berria

Erredakzioa

Sailkapen nagusiko hirugarren postua sendotu nahian Ivanovicen taldeak ez du igande honetan huts egin nahi.

  • Dusko Ivanovic, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Dusko Ivanovic, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Kanaria Handia hartuko du igande honetan (12:30) Buesa Arena berriaren aurreneko partidan. Maiatzarako 15.200 eserleku izango ditu Baskoniaren kantxak.

Iradier Arenan jokatutako azken partidan porrot mingarria jaso zuen Gasteizeko taldeak eta igandean garaipena izango du helburu. Ivanovicek duela gutxi iragarritako hobekuntza zaleei erakutsi beharra dauka taldeak. Bi aste barru Koparekin izango dute hitzordua. Maciej Lampe ez beste guztiak prest daude.

Caja Laboralek landutako garaipena eskuratu zuen aurreko asteburuan Banca Civicaren aurka eta sailkapen nagusiko hirugarren postua sendotu nahian ez du Kanaria Handiaren kontra kale egin nahi.