Baskonia
Igandean 12:30ean
Prigionik Blusensen kontrako partidaren zailtasunaz ohartarazi du
Erredakzioa
Argentinarrak talde galiziarraren "potentziala" goretsi du eta Unicaja Malaga gainditu ostean "bolada onean" dela gogoratu du. Haren ustez, "neurketa zaila" zaila izango da.
-
Pablo Prigioniren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Blusens taldearen aurka jokatuko du igande honetan 12:30etik aurrera. Pablo Prigioni Baskoniako jokalariak partidaren zailtasunaz ohartarazi du.
Argentinarrak talde galiziarraren "potentziala" goretsi du eta Unicaja Malaga gainditu ostean "bolada onean" dela gogoratu du. Prigioniren ustez, "neurketa zaila" izango da aurkariak sailkapenean duen egoera kaskarragatik eta etxean jokatzen duen partida guztietan dena ematen duelako Blusensek.
Hala ere, fase erregularreko azken jardunaldian garaipena eskuratzea espero du jokalariak. Hurrengo asteburuan Kopa jokatuko dute gasteiztarrek