Itxi

Baskonia

Igandean 12:30ean

Ivanovic ez da Blancos de Ruedaren azken postuaz fio

Erredakzioa

Liga hasi zenetik bost hilabete igaro direnean, taldeari "oraindik pixka bat falta" zaiola aitortu du teknikariak.

  • Dusko Ivanovicen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Dusko Ivanovicen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Valladolideko Blancos de Rueda taldea hartuko du igande honetan etxean (12:30). Fase erregularreko azken partidetan hobekuntza erakustea espero du Dusko Ivanovic Baskoniako entrenatzaileak.

Liga hasi zenetik bost hilabete igaro direnean, taldeari "oraindik pixka bat falta" zaiola aitortu du teknikariak. Igandeko partidari buruz hitz egitean Assignia Manresaren aurka taldeak jasotako porrot mingarria gogora ekarri nahi izan du.

Ivanovic ez da aurkariak sailkapen nagusian duen postuaz fio, baina Baskoniak "mailari eta erritmoari eustea" espero du eta horrela ezustekorik ez egotea.