Itxi

Baskonia

Agurra

Spahijak ez du Baskonian jarraituko

EITB Media

Entrenatzaile kroaziarrak ez du Gasteizko taldea gidatuko datorren denboraldian, klubak jakinarazi duenez.

  • Neven Spahija

    Neven Spahija, Baskoniako entrenatzaile ohia. Argazkia: EFE

Neven Spahijak ez du Bitci Baskoniako entrenatzaile izaten jarraituko; hala jakinarazi du klubak ostegun honetan (ekainak 9), komunikatu baten bidez. Kroaziarrak 2021eko azaroan hartu zuen taldea zuzentzeko ardura; guztira, 53 partidatan gidatu du Baskonia, 27 garaipen lortuta.

Spahijaren aginduetara Baskonia Endesa Ligako play-offetako finalerdietara iritsi da, baina ez zen Errege Koparako sailkatu eta Euroligan ez zuen maila ona izan.

Kroaziako entrenatzaileak eskerrak eman dizkio Baskoniari klubak publikatu duen ohar baten bidez: "Eskerrak eman nahi dizkiot Baskoniari Endesa Ligan eta Euroligan taldea zuzentzeko eman didaten aukerarengatik. Ohore bat izan da beste behin talde hau entrenatzea. Baskoniaren familia osatzen duten guztiei onena opa diet etorkizunerako".