Itxi

Baskonia

Agurra

Jayson Grangerrek ez du Baskonian jarraituko

I. G. | EITB MEDIA

Uruguaiko joko zuzendariak 171 partida jokatu ditu Baskonian bere bigarren etapan.

  • Jayson Granger

    Jayson Granger. Irudia: Baskonia

Bitci Baskoniak astelehen honetan iragarri duenez, Jayson Grangerrek ez du Gasteizko taldean jarraituko datorren denboraldian.

Uruguaiko joko-zuzendariak 171 partida jokatu ditu Baskonian bere bigarren etapan, Endesa Ligako 96 eta Europa Ligako 75.

Azken denboraldi honetan kapitain ohia pieza garrantzitsua izan da, 8,8 puntu, 3,6 asistentzia eta 10 balorazio-kreditu sinatu baititu. Europako txapelketan, Grangerrek 7,3 puntu, 3,9 asistentzia eta 8 balorazio-kreditu lortu ditu batez beste partidako.