Baskonia
Polemika
Real Madrilek epaileak kritikatu ditu eta Baskoniak erantzuna eman du
Erredakzioa
Talde zuriaren ustez epaileek Caja Laboralen alde egin dute finalerdietan. Arabako taldeak Real Madril laugarren partidarako epaileei presioa sartzeko estrategia egiten ari dela erantzun du.
-
Baskonia-Real Madril. Argazkia: EFE
Gasteizen ez dituzte adierazpen horiek ondo hartu, eta Felix Fernandezek, Caja Laboral Baskoniako kirol zuzendariak, "harridura" azaldu du. "Norbaitek garaipena adierazpenak eta epaileen informeak manipulatzen lortu dezakeela pentsatzeak harritzen gaitu. Sanchez jaunak ACBko epaileekin telefonoz harremana izateak ere harritzen gaitu, guztiz debekatuta baitago", azaldu du Felix Fernandezek.
"Laugarren partidari begira epaileen zuzendaritzari presioa sartzeko saiakera argia da", gaineratu du Baskoniako kirol zuzendariak Arabako taldearen webgunean. "Datuei begiratuta, finalerdietako hiru partidetan Real Madrili 62 falta adierazi dizkiote eta Baskoniari 76. Gainera Madrilgo taldeak 58 jaurtiketa libre izan ditu, eta Caja Laboralek 54. Objektibitatez begiratuta, Real Madrilek ezin dezake epaileek kalte egiten diotenik esan", bukatu du Felix Fernandezek.