Itxi

Baskonia

OSTEGUNEAN, 20:30EAN

Baskonia Valentziaren aurka estreinatuko da aurtengo Euroligan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi taldeek bederatzi aldiz jokatu dute elkarren aurka orain arte Euroligan, 5-4ko emaitzarekin valentziarren alde.

  • marinkovic y Peñaroya, dos ex del Valencia Basket

    marinkovic y Peñaroya, dos ex del Valencia Basket. Foto: EFE

Cazoo Baskoniak ostegun honetan ekingo dio 2022-23ko Euroligari Valentzia Basketi egingo dion bisitarekin.

Gasteiztarrek nahi baino lehenago hasiko dute Europako lehia, Joan Peñarroyak zuzentzen duen taldera elkar hartzea behar duten hainbat kide berri heldu baitira. Gainera, Peñarroyak aurreko denboraldian entrenatu zuen taldearen aurka debutatuko du, hain zuzen ere.

Entrenatzaileaz gain, arabarrek lau jokalari dituzte txapelketan hasiberriak izango direnak, eta horrek zailago egingo du askoren ustez azken denboraldietako estuenetakoa izango den Euroligara egokitzea.

Baskoniak eta Valentziak bederatzi aldiz jokatu dute elkarren aurka Euroligan orain arte, 5-4ko emaitzarekin laranjen alde.

Valentzia Basketen ere debutak pilatuko dira, txapelketa honetan eskarmenturik ez duten sei jokalari baititu, Alex Mumbru entrenatzaileak bezala. Dena den, oraindik bertan dira beste denboraldi batzuetako esperientzia duten Bojan Dubljevic edo Sam Van Rossom, esaterako.

Norgehiagoka oso interesgarria izango da denboraldian zehar asko haztea espero duten bi taldeak zein egoeratan dauden ezagutzeko. Lehia interesgarriak izango dira kantxako hainbat gunetan, baina saskipeak zein kanpoko jaurtiketak izango dira interesgune nagusienak.

Etxekoek ez dute Martin Hermannsson joko antolatzailea izango; bisitariek, ordea, jokalari guztiak dituzte jokatzeko gertu.

Partida 20:30ean hasiko da.